Edukira joan

Madeline Schizas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Madeline Schizas

(2020)
Bizitza
JaiotzaOakville, 2003ko otsailaren 14a (23 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaWhite Oaks Secondary School (en) Itzuli
Waterlooko Unibertsitatea
McMaster Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakizotz gaineko patinatzaile artistikoa
Altuera150 zentimetro

IMDB: nm11239695 Instagram: maddieschizas Edit the value on Wikidata

Madeline Schizas (Oakville, Ontario, Kanada, 2003ko otsailaren 14a) Kanadako izotz gaineko patinatzaile artistikoan jarduten duen kirolari olinpikoa da, banakako zein taldeko modalitatean. Brontzezko hiru domina irabazi zituen ISU Challenger Seriesetan, brontzezko domina 2020ko International Challenge Cup-ean, eta lau aldiz izan zen Kanadako txapeldun nazionala (2022, 2023, 2025 eta 2026). 2022ko eta 2026ko Neguko Olinpiar Jokoetan Kanada ordezkatu zuen.[1][2][3]

Madeline Schizas 2003an jaio zen Kandako Ontario probintzian. Txikitan hasi zen patinatzen, 3 urterekin. 2021ean, Waterlooko Unibertsitatean onartu zuten hirigintzako prestakuntza egiteko.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madeline Schizas 2006. urtean hasi zen patinatzen ikasten, eta 6 urterekin hasi zen lehiatzen. Madeline seigarren postuan sailkatu zen hasiberrien artean 2018. urteko Kanadako Txapelketetan, eta zilarra irabazi zuen junior mailan 2019ko Kanadako Txapelketetan.[4]

2020-2021 denboraldian selekziorako hautatu zuten, azken txapelketa nazionaletan hirugarren sailkatu zen arren.

Schizas Kanadako 2023ko eta 2025eko txapelketetako irabazlea da, eta 2. postuan bukatu zuen 2024ko txapelketetan Kaiya Ruiterren atzetik.[5]

Neguko Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022. urtean, Kanadako izotz gaineko patinaje artistikoko txapelketak irabazi zituen lehen aldiz, eta Kanada ordezkatu zuen taldekako proban zein banakako proban Txinako hiriburuan, Pekinen, 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan; izan ere, Kanadako taldea 4. postuan sailkatu zen, eta Schizas 18. sailkatu zen banakako proban.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Madeline SCHIZAS - International Skating Union» isu-skating.com (kontsulta data: 2026-02-12).
  2. (Ingelesez) Press, The Canadian. (2026-02-09). «McMaster student becomes viral sensation after requesting extension on assignment to compete in Olympics» CP24 (kontsulta data: 2026-02-12).
  3. (Ingelesez) «Madeline Schizas» Team Canada 2022-01-09 (kontsulta data: 2026-02-12).
  4. Madeline Schizas. 2022-01-09.
  5. Madeline Schizas. 2022-01-09.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]