Edukira joan

Lilli Palmer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lilli Palmer

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLilli Marie Peiser
JaiotzaPoznań, 1914ko maiatzaren 24a
Herrialdea Alemania
 Suitza  (1979 -
HeriotzaLos Angeles, 1986ko urtarrilaren 27a (71 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Rex Harrison  (1943ko urtarrilaren 25a -  1957)
Carlos Thompson  (1957 -  1986)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Irakaslea(k)Lucie Höflich
Ilka Grüning
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea, ahots-aktorea, eleberrigilea, autobiografialaria, cabaret performer (en) Itzuli eta abeslaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0658339 Allocine: 555 Rottentomatoes: celebrity/lilli_palmer Allmovie: p54836 IBDB: 55486
Musicbrainz: 1b7a4bed-ea0f-4dc4-b831-720954c52d9f Discogs: 1052106 Find a Grave: 2333 Edit the value on Wikidata

Lilli Marie Peiser (Posen,1914ko maiatzaren 24a - Los Angeles,1986ko urtarrilaren 27a) antzezlari ezaguna izan zen. Alemaniarra zen, judua jatorriz. Nazismoaren mendeko Alemaniatik ihesi, Parisen, Erroman, Londresen eta Hollywooden aritu zen antzezle lanetan. Haren lan nagusiak The Four Poster (1952), Le Rendez-vous de Minuit (1961), Montparnasse 19 (1958), La residencia (1969) eta The Boys from Brazil izan ziren.

Jaiotzako izen-deitura Lillie Marie Peiser zuen, eta Poloniakoa, Poznań hirian jaio zen; garai hartan, Posen, Prusia. Palmer, izen artistikoa, miresten zuen aktore ingeles batena zen. Bere gurasoak Alfred Peiser, zirujau aleman judua eta Rose Lissman, aktore austriar judua ziren.

1917an, hiru urte zituela, Berlin-Charlottenburg hirira joan zen bizitzera bere familiarekin, eta han hazi eta hezi zen. Arte dramatikoa ikasi zuen Berlinen, Ilka Grüning (1876-1964) eta Lucie Höflichekin (1883-1956), eta 1932an egin zuen debuta Rose-Theater antzokian. Gero, Hessischen Landestheater taldeko kide izan zen Darmstadten, aktore eta soprano soubrette izanik operetaetan. Bere ahizpekin batera (Irene Prador abeslari eta aktorea, eta Hilde Peiser, gazteena) Parisera joan aurretik burutu zituen lan horiek, 1934an naziek boterea hartu zutenean.

1930ean, germaniar selekzioarekin, Berlinen jokatu zen munduko mahai teniseko txapelketan hartu zuen parte, bere benetako izenarekin, eta Mária Mednyánszky munduko txapeldunaren aurka galdu zuen.[1]

Kabaretetan ari zela, britainiar talentu-bilatzaileen arreta piztu zuen, eta Gaumont Film Companyrako kontratua eskaini zioten. Zineman Crime Unlimited (1935) filmarekin egin zuen debuta, eta hurrengo hamarkadan zinema britainiarrean jardun zuen, Alfred Hitchcockekin batera filmatuz 1936an. Urte horretan egin zuen debuta antzerki ingelesean, non bere ibilbidea Bigarren Mundu Gerra amaitu arte kontzentratu zen.

1943an Rex Harrison aktorearekin ezkondu zen, eta 1945ean Hollywoodera joan zen berarekin. Warner Brothersekin kontratu bat sinatu zuen, eta hainbat filmetan parte hartu zuen, besteak beste Fritz Lang-en Cloak and Dagger (1946) Gary Cooperrekin batera, eta Body and Soul (1947). Halaber, antzezlanetan ere egin zuen lan, eta 1951n bere telesaila aurkeztu zuen.

Harrison eta Palmer elkarrekin aritu ziren Broadwayko antzezlan arrakastatsu batean (Bell, Book and Candle) 1950eko hamarkadako lehen urteetan; eta, gero, Jan de Hartogen The Fourposter (1952) antzezlanaren bertsio filmatuan. 1956an, Harrison eta Palmer dibortziatu ziren. Bere ezkontzan zehar Harrisonek amodiozko hainbat abentura izan zituen, tartean Carole Landis aktorearekin izandako bat. 1948an, Harrisonekin izan zuen harremanaren ondorioz, Landisek bere buruaz beste egin zuen.

Palmerrek eta Harrisonek seme bat izan zuten, 1944an jaiotako Carey Harrison idazlea.

Palmer 1954an itzuli zen Alemaniara, eta han zinemarako eta telebistarako egin zuen lan, Romy Schneider eta Curd Jürgensekin batera. Era berean, Estatu Batuetako produkzioetarako lan egiten jarraitu zuen, Clark Gable, James Mason, Jean Gabin eta Charles Boyerrekin; bai eta beste herrialde batzuetan ere, hala nola Frantzian (Les Amants de Montparnasse, 1957, Gérard Philiperekin).

William Holdenekin batera The Counterfeit Traitor (1962) espioitza-filmean parte hartu zuen. Eta, Robert Taylorrekin, Bigarren Mundu Gerrako gertaeretan oinarritutako film batean jardun zuen lanean, Walt Disneyren Miracle of the White Stallions (1963). 1969an, Espainiako ekoizpen baten protagonista izan zen: La residencial, Narciso Ibáñez Serradorren debuta zinema zuzendari lanetan. 1978an, The Boys from Brazil filmean parte hartu zuen, Gregory Peck, Laurence Olivier eta James Mason aktoreekin batera, besteak beste.

Pantaila txikirako, 1974an, Manouche Roget izan zen, The Zoo Gang telesailean. Bigarren Mundu Gerrako borrokalari ohien talde bati buruzkoa; Brian Keith, Sir John Mills eta Barry Morsek antzeztua.

Bizitza pribatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren ezkontza 1958an izan zen, Carlos Thompson argentinar aktorearekin, bere heriotza arte iraun zuena. Aktorea 1986an hil zen, Los Angelesen (Kalifornia), minbizi baten ondorioz. Glendaleko (Kalifornia) Forest Lawn Memorial Park hilerrian lurperatu zuten Lilli Palmer.

Idazlea ere bazen, eta 1975ean argitaratu zituen bere memoriak, Change Lobsters and Dance izenburuarekin. Horrez gain, The Red Raven, eleberria argitaratu zuen 1978an.

Alemaniako Errepublika Federaleko Merituaren Ordenaren (Bundesverdienstkreuz) ohorezko domina jaso zuen, Alemaniako Errepublika Federaleko Merituko Gurutze Handiaren kategorian.

Telebistan egin izandako lanagatik, Palmerri izar bat egin zioten Hollywoodeko ospearen pasealekuan, Hollywood Boulevardeko 7013. zenbakian.

Alemaniako Gobernuak posta-zigilu bat dedikatu zion 2000. urtean, eta Berlingo Haselhorst auzoan, bere bizilekuan, Lilli-Palmer-Promenade izena jarri zioten pasealekuari.

  • Lilli Palmer - Dicke Lilli – gutes Kind, Munich, 1974 (espainolez Así fue mi vida izena hartu zuen)
  • Lilli Palmer - Der rote Rabe, Munich, 1977
  • Lilli Palmer - Umarmen hat seine Zeit
  • Lilli Palmer - Nachtmusik, New York: Harper and Row, 1982
  • Lilli Palmer - Change Lobsters and Dance: An Autobiography. New York: Macmillan, 1975. ISBN 0-02-594610-2
  • Michael O. Huebner: Lilli Palmer. Ihre Filme – ihr Leben. 2. Auflagea. Heyne, Munich 1991, ISBN 3-453-86107-8.
  • Marion Steiner - Schauspielerinnen im Exil (1930-1945), Vier exemplarische Lebensläufe - Therese Giehse, Lilli Palmer, Salka Viertel, Helene Weigel, Saarbrücken, 2008
  • Birgit Wetzig-Zalkind- Das ist Berlin, Eine Stadt und ihre Stars, Berlin / Bonn, 2005
Veneziako Nazioarteko Zinemaldia
Urtea Kategoria Filma Emaitza
1953[2] Emakumezko aktore onenaren Volpi Kopa Ezkontza-logela Ganadora]]
Donostiako Zinemaldia
Urtea Kategoria Filma Emaitza
1965[3] Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko maskorra Crossbow operazioaGanadora]]
  • 1956: Deutscher Filmpreis. Der Teufel in Seide.
  • 1957: Deutscher Filmpreis. Anastasia — Die letzte Zarentochter.
  • 1959: Urrezko Globoa, But Not for Me.
  • 1972: Goldene Kamera (Eine Frau bleibt eine Frau).
  • 1978: Deutscher Filmpreis ibilbideari.
  • 1986: Urrezko Globoa, Pedro Handiaren izendapena.

Filmografia hautatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Crime Unlimited (1935)
  • Secret Agent (1936)
  • Good Morning, Boys (1937)
  • The Door with Seven Locks (1940)
  • Thunder Rock (1942)
  • The Gentle Sex (1943)
  • The Rake's Progress (1945)
  • Cloak and Dagger (1946)
  • Body and Soul (1947)
  • The Long Dark Hall (1951)
  • The Four Poster (1952)
  • Feuerwerk (1954)
  • Les Amants de Montparnasse (1958)
  • Mädchen in Uniform (1958)
  • But Not for Me (1959)
  • Conspiracy of Hearts (1960)
  • The Pleasure of His Company (1961)
  • The Counterfeit Traitor (1962)
  • Miracle of the White Stallions (1963)
  • Operation Crossbow (1965)
  • The Amorous Adventures of Moll Flanders (1965)
  • Sebastian (1968)
  • De Sade (1969)
  • La residencia (1969)
  • Children of Mata Hari (1970)
  • The Other Side of the Wind (1972)
  • Lotte in Weimar: The Beloved Returns (1974)
  • The Boys from Brazil (1978)
  • The Holcroft Covenant (1985)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «World Championships Results: Women's Singles» ITTF Museum (IFFT).
  2. (Ingelesez) «Venice Film Festival 1953 Awards» imdb.com.
  3. «1965ko sariak» Donostiako Zinemaldiaren webgunea (kontsulta data: 2025-12-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]