Edukira joan

Lee Stack

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lee Stack

Bizitza
JaiotzaDarjeeling, 1868
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaKairo, 1924ko azaroaren 20a (55/56 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Graduajeneral

Lee Oliver Fitzmaurice Stack (Darjeeling, 1868ko maiatzaren 15aKairo, 1924ko azaroaren 20a) britainiar militar izan zen. Sudan Anglo-egiptoarrako gobernadore nagusia izan zen 1917tik hil zen arte.

Britainiar Raj-en jaioa, Clifton Collegen eta Royal Military College, Sandhurst-en hezi zen.

Britainiar Armadan zerbitzatu ondoren, 1899an Egiptoko Armadari atxikia izan zen. Sir Reginald Wingate jeneralaren idazkari militarra ere izan zen. 1910ean armada utzi eta Sudango idazkari zibil izendatu zuten 1913an. Lehen Mundu Gerraren hasieran teniente koronel izendatu zuten eta 1917an jeneral mailara igo zen. Urte horretan, sirdar (Egiptoko armadako komandante burua) eta Sudango gobernadore nagusi izendatu zuten.

1924ko azaroaren 19an, zenbait ikasle egiptoarrek Kairon tiro egin zioten eta Stack hurrengo egunean hil zen. Hilketan parte hartzeagatik akusatutako zazpi gizon urkatu zituzten 1925ean.