Edukira joan

Kepa Errasti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kepa Errasti

Bizitza
JaiotzaAretxabaleta, 1981eko martxoaren 29a (45 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : kazetaritza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta gidoilaria
Lan nabarmenak

IMDB: nm4792691 Allocine: 956763 Rottentomatoes: celebrity/kepa_errasti
Literaturaren Zubitegia: 1022 Edit the value on Wikidata

Kepa Errasti Gorroño (Aretxabaleta, 1981eko martxoaren 29a) euskal aktorea eta gidoilaria da, antzerkian, telebistan eta zineman aritutakoa.[1]

Eskola garaian hasi zen lantzen antzerkirako zaletasuna eta gaitasuna, Iparragirre antzerki-lana izan zen lehenengoa eskolan prestatu zutena 12 urte zituela. Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Geroago Donostian Antzerkia ikasi zuen eta laster hasi zen Goenkalen.

2015ean Xake Produkzioak sortu zuen Xabier Ormazabalekin Mami Lebrun obra aurrera ateratzeko, non aktoreaz gain gidoilaria ere izan zen. 2016an estreinatu zuten Mami Lebrun. Kepa Errasti, Ane Pikaza eta Ainara Ortegak aktore eta Getari Etxegarai zuzendari zirela.[2]

Antzerkian, Mami Lebrun lanaz gain, eszenatokia ezagutu duten beste bi antzezlanen egilea da, Lur (Xake Produkzioak, 2018ko maiatzaren 4an estreinatua) eta Erlauntza (Vaivén Producciones, 2018). Aipatutako kasu guztietan, barne bultzada edo emozio pertsonal batetik abiatuta, kezka eta esanahi kolektiboak biltzen dituen istorio bat planteatzen du Kepak bere lanetan, transexualitatea, genero-ikuspegia, amatasuna, edota heriotza eta belaunaldien arteko transmisioa izanda abiagunea; pertsonala kolektiboa ere badela frogatuz berriro ere. Eta kolektiboa pertsonala ere bai.[3]

Telebistarako eta zinemarako gidoigintzan ere aritu izan da, Aitona mantangorri laburmetraia, kasu.[4]

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Kepa Errasti aktore eta sortzailea 'Hurretik'» Goiena.eus (kontsulta data: 2019-05-18).
  2. «Eneritz Artetxe, Kepa Errasti eta Galder Perezen antzezlanak plazan» bizkaie.biz (kontsulta data: 2022-01-23).
  3. EHAZE. (2020). «Sar Hitza (Mami Lebrun)» www.susa-literatura.eus (Susa literatura) (kontsulta data: 2022-01-23).
  4. 1 2 «Kepa Errasti - YouTube» www.youtube.com (kontsulta data: 2022-01-23).
  5. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-01-13). «‘Tarara’ agertokira eramango du Hika Teatroak» naiz: AGENDA (kontsulta data: 2023-03-28).
  6. Astiz, Iñigo. «Brechten 'Ama kuraia' euskaraz taularatuko du Arriaga antzokiak» Berria (kontsulta data: 2021-03-14).
  7. 1 2 (Ingelesez) EHAZE. (2021). «'Fadoak entzuten zituen gizona'-k irabazi du XXI. Donostia antzerki saria» EHAZE (EHAZE) (kontsulta data: 2021-04-10).
  8. 1 2 UgarteIrizar, Itziar. (2021). «'Fadoak entzuten zituen gizona'-k irabazi du XXI. Donostia antzerki saria» Berria (kontsulta data: 2021-04-10).
  9. Antzokia, Teatro Arriaga. «Garai zekenak» Teatro Arriaga (kontsulta data: 2019-05-18).
  10. «Xake produkzioak: "Lur"» Aretxabaletako Udala (kontsulta data: 2018-10-14).
  11. Errasti, Kepa. (2020). «Susa literatura - Mami Lebrun» susa-literatura.eus (Susa) (kontsulta data: 2023-03-30).
  12. Errasti, Kepa. (D.L. 2020). Mami Lebrun. Susa ISBN 978-84-17051-45-7. PMC 1260196680. (kontsulta data: 2023-03-30).
  13. «Donostia Antzerki Saria» www.donostiaeuskaraz.eus (kontsulta data: 2019-05-18).
  14. Goikoetxea, Alejandra. (2019-04-21). «Parisko kabaret abeslariari, amonari omen!» Argia (kontsulta data: 2019-05-19).
  15. «Ordua da beste familia eredu batzuk ikusarazteko telebistan, antzerkian eta zineman» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-06-24 (kontsulta data: 2022-01-23).
  16. (Ingelesez) Sarasola, Ainhoa. (2018-02-28). «'Mami Lebrun' antzezlanak irabazi du XVIII. Donostia antzerki saria» Berria (kontsulta data: 2019-05-19).
  17. (Gaztelaniaz) «Los actores vascos premian las mejores interpretaciones en cine, teatro y televisión» El Diario Vasco 2020-10-15 (kontsulta data: 2022-01-23).
  18. Iridoy Alzelai, Urko. (2024-03-01). «'Sexberdinak' antzezlanak irabazi du 2024ko Donostia antzerki saria» Berria (kontsulta data: 2024-03-27).
  19. «24. Donostia Antzerki Saria "Sexberdinak" antzezlanarentzat» www.donostiaeuskaraz.eus (kontsulta data: 2024-03-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]