Edukira joan

Jons Kapel itsaslabarra

Jons Kapel itsaslabarra
Motahaitzuloa
Geografia
Mapa
Koordenatuak55°14′00″N 14°43′14″E / 55.2332°N 14.7206°E / 55.2332; 14.7206
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaHovedstaden
UdalerriaBornholm regional municipality

Jons Kapel itsaslabarra Danimarkako Bornholm uhartearen mendebaldeko kostaldean dagoen itsaslabar harritsua da.

41 metrotako garaiera daukan granitozko itsaslabarra da. Hainbat leize daude labarraren hegoaldean, besteak beste Jons Sovekammer (Joanen logela), Jons Sakristi (Joanen sakristia), Jons Spisestue (Joanen jangela) eta Jons Madkælder (Joanen biltegia). Iparraldean aldiz Hvidkleven (labar zuria) horma bertikala dago.

Izenak euskaraz "Joanen kapera" esan nahi du. Joan Bornhlomeko biztanleei kristautasuna ekartzera etorri zen erromesa zen. Itsaslabarreko leize batean bizitzea erabaki zuen. Biztanleak kuriositatez bera bisitatzera etortzen ziren eta honek labarraren gainera igo eta pulpitutik bezala Bibliako istorioak kontatzen zizkien. Esaten denez kaioei ere hitzegiten zien.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]