Joko-ordenagailu

Joko-ordenagailu bat, joko-PC gisa ere ezaguna, ordenagailu pertsonal espezializatu bat da, PC-jokoak estandar altuetan jokatzeko diseinatua. Ordenagailu pertsonaletatik bereizten dira haien errendimendu handiko txartel grafikoengatik eta nukleo-zenbaketa handiko PUZak izateagatik. Hauen oinarrizko errendimendua altuagoa da eta baita RAM errendimendua ere. Joko-PC hauek beste zeregin zorrotzagoetarako ere erabiltzen dira, adibidez bideoak editatzeko.[2] Nahiz eta mahaigainako formatua ohikoena izan, joko-PCak ere ordenagailu eramangarri eta eskuko joko-ordenagailu bezala erabil daitezke.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historia goiztiarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"The Nimrod", John Makepeace Bennettek diseinatuta, Raymond Stuart-Williamsek eraikia eta 1951ko Britainia Handiko jaialdian erakutsita, lehen joko-ordenagailu bezala ikusita dago. Hala ere, Bennettek ez zuen benetako joko-ordenagailu bat izateko asmorik, izan ere, matematikako ariketa bat izateko intentzioa zuen eta era berean ordenagailuek "arazo praktiko oso konplexuak" egin zitzaketela frogatzeko, ez soilik gozamendurako. [3]
1990ko hamarkadatik eta gaur egungo merkatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990ko hamarkadatik, IBM PC-bateragarriak PC mota nagusiak izan dira mundu mailan, bai ohikoena eta hedaduraz jokoetan. Hamarkada horretan, PCrako produktu-lerro berezi batzuk sortu ziren OEMren partez, hauek aurrez-aurretik eraikitutako mahaigaineko joko-ordenagailuetan zentratu zirenak, hala nola Alienware, 1997an eratua; eta HP bere OMEN dibisioarekin, zeinaren leinua 1991koa baita, VoodooPC marka desageruaren pean; eta biak merkaturatzen jarraitzen dute gaur egun.
1990eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, 3D jokoak abiatzen ari ziren bitartean, 3dfx (haien Voodoo) eta Nvidia (haien RIVA 128) bezalako enpresek merkatua aurreratu zuten prozesamendu grafikoko unitate berriekin.[4]

2000ko eta 2010eko hamarkadetan zehar fabrikatzaile gehiago joko-PCak (edo hori fabrikatzeko asmoarekin) egiten hasi ziren, adibidez Toshibaren gaur egungo desagertutako Qosmio; Asusen ROG (Republic of Gamers) eta TUF; Acerren Predator; Lenovoren Legion; eta Razer. Denbora horretan, joko-ordenagailu eramangarriek ospea hartzen hasi ziren. Berrikiago, 2020ko hamarkadan, eskuko joko-PC eramangarriak mahai gaineko x86 (de facto estandarra) plataformetan exekutatzen diren trakzioa irabazten hasi dira. Hauek GDPren Win eta Alienwareren UFO kontzeptuarekin hasi ziren, Nintendo Switchean inspiratuta (ez dena PC bat), eta Valve Corporationen Steam Deckarengatik ezagunak bihurtu dira. [5][6][7]
2021etik aurrera 65,1 milioi joko-produktu saldu dira gutxi gorabehera; horietatik 27,9 milioi joko-ordenagailu eramangarriak, 19,7 milioi joko-monitoreak, eta 17,5 milioi joko-mahaigainak.[8]
Burdineria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Teknikoki, edozein ordenagailu "joko-ordenagailu" bezala definitu daiteke; hala ere, ohikoenak x86-ko inguruko PUZetan oinarritzen dira normalean, txartel grafiko azeleragailu batekin, errendimendu handiko RAM kopuru nahikoa eta biltegiratze azkarreko unitateekin.
Mahaigaineko konfigurazioan, ordenagailu kutxa ere beharrezkoa da, joko kutxak maiz aldatzen arrazoi estetikoengatik, LED argia gehigarriekin edo panel gardenak erabiliz.[9][10] Banakako osagaiak oinarrizko plakara lotzen ohi dira hainbat bus-artekaren bidez, PUZ, RAM, eta txartel grafikoak, edo SATA edo IDE kableatuz (disko gogor edo disko optikoaren unitateentzat).[11] Nahiz eta ordenagailu eramangarriek antzeko formatua partekatu, osagai txikiagoak eta potentzia gutxiagokoak dira.
Jokalariek eta ordenagailu zaleek haien PUZak eta GPUak gainditzea erabakitzen dute errendimendu handuagoa lortzeko. Overcloking hori lortzeko hozte gehigarria behar izaten da, normalean airea hoztuz edo ura hoztuz. [12]
Konfigurazio hauek 1990eko hamarkadakoak dira, Intel eta Microsoft PCaren merkatuan lehen aldiz nagusitzen hasi zirenean, ordutik ez da nabarmen aldatu. Hardwarea nahikoa hobetzen ari da denboran zehar, joko eskakizun grafikoen ondorioz, batez ere PUZ eta GPU diseinuen barruan aldaketa arkitektonikoen eta bestelakoen eraginez.
Forma faktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tom's Hardware Andrew Freedman-eko editore nagusiak dioenez, "Joko rig-ak ez dira neurri bat denei egokitzen zaienekoak" eta zenbait momentu dituzte non mahaigaineko bat ordenagailu eramangarri bat baino egokioagoa izango den eta beste batzuetan alderantziz.[13] Plataforma bakoitzak bere alde onak eta txarrak ditu, pertsona bakoitzaren beharrekiko aldatzen direnak. Adibidez, eramangarritasun maximoa bilatzen duen norbaitek ordenagailu eramangarri bat aukera dezake mahaigaineko batekin alderatuta guztia unitate bakar batean dagoelako, aldiz, mahaigainekoa hainbat osagaietan banatzen da: monitorea, teklatua, sagua eta mahiagaina bera. Fredmanek adierazi du ordenagailu eramangarriak LAN party-rako hautagai aproposak direla, batez ere "Nvidia-ko Max-Q GPUekin" hornituta daudenak. Horiek "motxila batean erraz sar daitezke eta ez dute kargagailu izugarri handiak behar".[13]
Mahaigaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokorako mahaigaineko ordenagailuak joko ordenagailu moldakorrenak dira. Jendeak, gehienetan, jokorako PCak erosten ditu haiengandik espero den errendimendua nahi dutelako. Potentzial horren zatirik handiena mahaigaineko ordenagailuetan dago, overclocking-a jasan dezakete errendimendu handiagoa lortzeko, hauen iraunkortasun handiagoari esker.[13] Mahaigaineko txasis handiagoarengatik ordenagailuentzako haizagailu gehiago izateko aukera dago, hoztea eta beroa hobetu xahutzeko, azken batean, joko-errendimendua hobetzen dute.[14]
Aurrez eraikitutako mahiagainek, "tamaina estandarreeko ez diren ama plakak" izan ditzakete. Txartel nagusi esklusibo hauek jabearen gaitasuna mugatu dezake etorkitzunean osagaiak eguneratzeko momentuan, hala ere orokorrean "RAM, PUZ eta... GPU" alda daitezke.[15] Razer Inc.-en Christine (2014) proiektuak nmoduluen erabilera proposatzen du ordenagailuen osagaien ordezkapen azkarra ahalbidetzeko.[16]
Ordenagailu eramangarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Joko-ordenagailu eramangarriek ordenagailu eramangarrietan jolasteko gaitasuna ematen dute. Ordenagailuaren barruan dagoen espazioa mugatuagoa dago mahaiganeko batekin konparatuz. Gainera, aldaketak mugatuagoak daude mahaigaineko batekin alderatuta, hala nola RAM eta biltegiratzea, mahaigaineko batekin alderatuz, une horretan dagoen teknologia eskuragarriarekin baliatuz, osagai gehienak aldatu edo trukatu daitezke, hala nola ama plakak eta PUZak.[13]
Eskukoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eskuko joko-ordenagailuak nahiko faktore berria da. Haien txasis mugikorrarengatik, joko-ordenagailu mugatuenak dira eta haien atalak ezin ohi dira eguneratu. Eskuko jokoetarako PCak teklatu fisiko batekin etor daitezke edo baita hori erabat baztertu ere bideokontsola eramangarri gisa erabiltzeko.[7]
Eraikitze motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehen esan bezala, joko-ordenagailu erabiltzaileak hainbat aukera kontuan hartzen dituzte haien joko-PC propioa edo aurrez aurreko bat erostearen aurrean. Ez daude hainbeste aldaketa egiteko aukerak ordenagailu eramangarriei dagokionez, baina badaude. Jason Clarkek, Chillblast taldeko kolaboratzaileak, ordenagailu eramangarriekin espezifikoki aritzen diren eraikitzaille batzuk daudela aipatu zuen, hasieran ez zueden ezaugarri konfiguragarriak gehituz, hala nola PUZ eta GPUak aldatzeko aukera.[17] PC eraikitzaile hauek hutsetik hasten dira, eta PUZ eta GPUak behin instalatu ondoren aldatzeko aukera ez da oso probablea. Era berean, Clarkek jendea haien ordenagailu eramangarriak ez aldatzea eta eraikitzea aholkatu zuen; izan ere dena oso trinkoa eta konplexua da.[18]
Hainbat PC jokalari eta kazetari, Clarke eta Freedman kasu, jendeari mahaigaineko joko-ordenagailuakin hastea aholkatzen dute, izan ere, errendimendu hutsa bilatzekoetan hauek izango lirateke lehen aukera. Alienweren Aurora R11 bezalako aurrez aurretik eraikitutako mahaigainak erabiltzeko prest dauden sistemak dira, atzean historia bat izanda, baina batzuek diote beren sistemek prezio handiegia dutela. Honen arrazoia, batez ere, PCa eraikitzeak dakarren kostuagatik eta kontsumitzailearentzat osagaiak eskuratzeko erraztasunagatik gertatzen da. Marshall Honorof, Tom's Guide argitalpeneko idazleak, joko-ordenagailuak hutsetik eraikitzea "prozesu nahasgarria izan daiteke, batez ere iritsi berrientzat" azaldu zuen, baina horrek norbaitek har dezaken erabaki teknologiko onetako bat izan litekela. Bere ikerketaren arabera, Honorofek 1.500 dolar nahikoa direla adierazi zuen ordenagailu "indartsu, baina ez guztiz punta-puntakoa" erosteko eta norberak bere osagaiak aukeratu ditzakeela. [19]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Martindale, Jon. (2023-04-18). «What is GPU sag, and how to avoid it» Digital Trends.
- ↑ Andronico, Michael. (January 5, 2021). Why you should get into PC gaming — and where to start. CNN.
- ↑ Baker, Chris. (June 2, 2010). Nimrod, the World's First Gaming Computer. Wired.
- ↑ (Ingelesez) «The 10 most important graphics cards in PC history» PCWorld.
- ↑ (Ingelesez) «The History of Handheld Gaming PCs» TechSpot 2024-05-15.
- ↑ (Ingelesez) updated, Bill Thomas last. (2020-01-06). «Hands on: Alienware Concept UFO review» TechRadar.
- 1 2 (Ingelesez) Aleksha McLoughlin. (2024-06-27). «The handheld gaming PC market is already oversaturated» PC Gamer.
- ↑ (Ingelesez) «Global Gaming PC and Monitor Market Hit New Record High in 2020, According to IDC» www.businesswire.com 2021-03-29.
- ↑ Why Do Gamers Like RGB Lights?. PCWorld.
- ↑ How to Build a PC: The Ultimate Beginner's Guide. PCMag.
- ↑ How to Build a Gaming PC. Intel.
- ↑ CPU Cooler: Liquid Cooling Vs Air Cooling. Intel.
- 1 2 3 4 Freedman, Andrew E.. (April 11, 2020). «Gaming Desktop vs. Gaming Laptop: Which is Better For You?» Tom's Hardware.
- ↑ (Ingelesez) Webb, Dave Johnson, Kevin. «What is overclocking? How to boost your PC's speed and power by changing its CPU settings» Business Insider.
- ↑ (Ingelesez) Fitzpatrick, Jason. (2022-11-07). «Can You Upgrade a Prebuilt PC?» How-To Geek.
- ↑ Walton, Jarred. «Razer's Project Christine: A Modular PC Prototype» www.anandtech.com.
- ↑ Clarke, Jason. (May 18, 2020). «How To Build a Gaming Laptop» Chillblast.
- ↑ (Ingelesez) Ogono-Dimaro, Princess. (2022-01-25). «How to Build Your Own Laptop From Scratch» Career Karma.
- ↑ Honorof, Marshall. (March 11, 2021). «How to Build a Gaming PC for Beginners: All the Parts You Need» Tom's Guide.