Joseph Arthur Gobineau
Itxura
(«Gobineau» orritik birbideratua)
Joseph Arthur de Gobineau (Ville-d'Avray, 1816ko uztailak 14 – Turin, 1882ko urriak 13) frantziar diplomatiko eta idazlea izan zen. Diplomazia-lanetan Persia, Grezia, Suedia, Brasil eta Argentinan izan zen. Asian barrena egindako bidaiei buruzko kontakizunez eta eleberriez aparte, Essai sur l´inégalité des races humaines (1853-1855, Giza arrazen desberdintasunari buruz) idatzi zuen. Bertan fisiologian oinarritzen zuen iparraldeko arrazen gailentasuna. Gobineauren irakatsiak bere egin zituzten pangermanistek eta naziek.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.