# egin — RSS Amplifier

Recent posts from the 3 feeds in the RSS Amplifier directory that cover egin.

Page: <https://rssamplifier.com/topics/egin>  
Feed: <https://rssamplifier.com/topics/egin.md>

---

## [Trafiko handiko egunetan Irunen ibilgailuak ez pilatzeko neurri sorta bat onetsi dute](https://www.berria.eus/euskal-herria/trafiko-handiko-egunetan-irunen-ibilgailuak-ez-pilatzeko-neurri-sorta-bat-onetsi-dute_2162544_102.html)

_2026-08-20 · Arantxa Iraola · Berria - Euskal Herriko euskarazko egunkaria_

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko ordezkariek Irungo Udalak egindako proposamen bat onartu dute gaur, Oiartzunen egin duten bilera batean; berehalakoan jarriko dituzte indarrean.

## [Haur bat hil da Burlatan, etxeak su hartu eta handik salto egin eta gero](https://www.berria.eus/euskal-herria/haur-bat-hil-da-burlatan-etxeak-su-hartu-eta-handik-salto-egin-eta-gero_2162548_102.html)

_2026-08-20 · Leire Casamajou Elkegarai · Berria - Euskal Herriko euskarazko egunkaria_

Gaur arratsaldean gertatu da sutea, eta haurrak hirugarren solairutik egin du jauzi. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan hil da.

## [Ertzainak gizon bat ikertzen ari dira Donostian, hamalau neska adingaberi sexu erasoak egitea egotzita](https://www.berria.eus/euskal-herria/hamalau-neska-adingaberi-sexu-erasoak-egitea-egotzita-gizon-bat-ikertzen-ari-dira-ertzainak-donostian_2162546_102.html)

_2026-08-20 · Arantxa Iraola · Berria - Euskal Herriko euskarazko egunkaria_

Neska bati gozoki denda batean egindako erasoak ikertzen hasi ziren poliziak ekainean; ikertu ahala, 2020ra arteko kasuak atzeman dituzte. Behin-behinean preso dago gizona. 22 urte ditu. Erasoak «bereziki larriak» direla esan du Segurtasun Sailak.

## [Urriaren 6an inauguratuko dute Bilboko Arte Ederren Museo berritua](https://www.berria.eus/kultura/urriaren-6an-inauguratuko-dute-bilboko-arte-ederren-museo-berritua_2162547_102.html)

_2026-08-20 · Odile Bourguignon Goñi · Berria - Euskal Herriko euskarazko egunkaria_

Beste eraikin bat zabalduko du museoak, hirugarrena, eta urriaren 6tik 13ra bitarte egingo dute inaugurazioa. Baina eguna iritsi arte eta abuztuaren 30etik aurrera, itxita egongo da. Inaugurazioaren astean doakoa izango da sarrera.

## [Errusiak gutxienez hamazazpi lagun hil ditu Kieven](https://www.berria.eus/mundua/errusiak-gutxienez-hamahiru-lagun-hil-ditu-kieven_2162524_102.html)

_2026-08-20 · Igor Baigorri Perez · Berria - Euskal Herriko euskarazko egunkaria_

Zelenskik salatu du «denbora luzez prestatutako erasoa» izan dela goizaldekoa. Ukrainak jaurtitako zazpiehun drone baino gehiago eraitsi ditu Errusiako armadak.

## [Bilbo Feminista Saretzen-ek dei egin du Bilboko jaietan elkar zaintzera eta gozatzera](https://www.berria.eus/euskal-herria/bilbo-feminista-saretzenek-bilboko-jaietan-elkar-zaintzera-eta-gozatzera-deitu-du_2162522_102.html)

_2026-08-20 · Paula Marques Sanchez · Berria - Euskal Herriko euskarazko egunkaria_

Talde feministak Bilboko konpartsekin bat egin du Aste Nagusian eraso matxistei, LGTBIfobikoei eta arrazistei erantzuteko. Etzi, txupinazo feminista izango dute Kaskagorriren konpartsan, 16:30ean, jaien hasiera ofiziala baino lehen.

## [Trumpek «inoiz ez bezalako» operazio ekonomiko bat iragarri du Iranen kontra](https://www.berria.eus/mundua/trumpek-aurrekaririk-gabeko-operazio-ekonomiko-bat-iragarri-du-iranen-kontra_2162512_102.html)

_2026-08-20 · Julen Otaegi Leonet · Berria - Euskal Herriko euskarazko egunkaria_

AEBetako presidenteak mehatxu egin du: Teherani laguntzen dioten herrialdeek ere «egundoko ondorioak» pairatuko dituzte. Araghtxi Irango Atzerri ministroak esan du «porrota» AEBei ekarriko diela operazio horrek.

## [Sindikatuek «arduragabekeria» leporatu diote Jaurlaritzari, Bazka Mahaiaren bilera irailera atzeratzeagatik](https://www.berria.eus/ekonomia/jaurlaritzak-inkesta-egin-du-abeltzaintzako-ustiategietako-elikagaien-beharrak-detektatzeko_2162520_102.html)

_2026-08-20 · Gotzon Hermosilla · Berria - Euskal Herriko euskarazko egunkaria_

UAGA, Enba eta EHNE sindikatuek uste dute deialdia «berandu» datorrela, eta «berehalako neurriak» hartzeko eskatu dute. Jaurlaritzak inkesta egin die abeltzaintzako 435 ustiategiri, bazka beharrak detektatzeko.

## [Sormen ariketa bat euskarazko egunkariaren alde](https://www.berria.eus/bizigiro/sormen-ariketa-bat-euskarazko-egunkariaren-alde_2162543_102.html)

_2026-08-20 · Amaia Igartua Aristondo · Berria - Euskal Herriko euskarazko egunkaria_

Sormen ariketa bat da, funtsean: imajinatzea txosna bat marrazkilari baten tailer bihurtu daitekeela. Bi izaera horiek uztartu ditu-eta Hor Dago Abante konpartsaren etxeak azken egunetan. Oraindik edalontzirik gabe eta garbi-garbi dagoen barraren gainean lauzpabost esprai agertu dira bat-batean, hozkailuetako baten ondoan egin diete tokia pintura pote mardul bati eta makila luze bati, eta datafono…

## [«Konbentzituta eta prest gaude Chelseari gauzak zail jartzeko»](https://www.berria.eus/kirola/saiatuko-gara-gauzak-ahalik-eta-zailen-jartzen-chelseari_2162532_102.html)

_2026-08-20 · Joanes Ruiz Asurmendi · Berria - Euskal Herriko euskarazko egunkaria_

Realak asteazkenean jokatuko du Txapeldunen Ligako atariko lehen partida, Londresen. Txuri-urdinek estu hartu nahi dute Chelsea, eta Cecilia Marcos eta Nahia Aparicio jokalariek esan dute gogotsu eta ilusioz daudela.

## [Point a Domain, Start a Pit (Sponsored)](https://crawlproof.com/a/t8QJBvS7YEyD)

_2026-08-20 · **Sponsored**_

Point any domain to a blacked-out, poison-green coming-soon page with an email waitlist.

## [#1406 - Glad is the Day](https://ispilu-beltza.captivate.fm)

_2026-07-30 · Ispilu Beltza_

Glad is the Day jaialdia uztailaren 2an ospatuko da Cristina Enea parkean. 10. edizioa izango da eta musika aniztasuna izango da nagusi eguerdiko 12etatik aurrera. Ispilu Beltzan jaialdiaren nondik norakoak ezagutzeko Alex Lopezekin izan gara, bera da jaialdiaren antolatzaileetako bat. --- El festival Glad is the Day se celebrará este 2 de julio en el parque Cristina Enea. Se trata de la 10º…

[Listen](https://episodes.captivate.fm/episode/04c20317-840f-48dd-8750-bb7de034e1c4.mp3)

## [#1405 - Amarako jaiak](https://ispilu-beltza.captivate.fm)

_2026-07-27 · Ispilu Beltza_

Uztailaren 29an hasiko dira Amarako Jaiak eta abuztuaren 2ra arte iraungo dute. Ispilu Beltzan jakin nahi izan dugu zein izango den egitaraua eta horretarako hitz egin dugu Laia Lakuntzarekin, jai batzordeko kidearekin. --- El 29 de julio comienzan las fiestas de Amara y durarán hasta el 2 de agosto. En Ispilu Beltza hemos querido conocer la programación y para ello hemos charlado con Laia…

[Listen](https://episodes.captivate.fm/episode/dddc55d8-02ff-4582-baf4-610e340256be.mp3)

## [#1404 - Jasotako garuneko gaitza](https://ispilu-beltza.captivate.fm)

_2026-07-23 · Ispilu Beltza_

Garunaren Munduko eguna izan zen asteazkenean eta Ispilu Beltzan ATECE Gipuzkoak eta Matia Institutuak martxan jarritako ikerketa baten inguruan hitz egin dugu. Iktusa jasan duten pertsonen bila dabiltzate haien etxeetara itzultzen direnean euren bizitza nola hobetu daitekeen aztertzeko. Horren guztiaren inguruan Lourdes Carrascorekin, ATECEko gizarte lagilearekin, hitz egin dugu. --- Este…

[Listen](https://episodes.captivate.fm/episode/d36c711b-0e9a-4d32-85c9-c2c914121e4e.mp3)

## [#1403 - Jazzaldia](https://ispilu-beltza.captivate.fm)

_2026-07-20 · Ispilu Beltza_

Jazzaldiaren 61. edizioa hastear dago. Uztailaren 22tik uztailaren 26ra bitartean Donostiako areto eta txoko ezberdinak musikaz beteko dira, hiritar zein paseatzaileen bizitzei soinu-banda jarriz. Ispilu Beltzan edizio honen nondik norakoak ezagutu nahi izan ditugu eta horretarako izan dugu gurekin Jaime Otamendi , Donostia Kulturako zuzendari kudeatzailea. --- La 61º edición del Jazzaldia está…

[Listen](https://episodes.captivate.fm/episode/ced70107-72ff-451d-b254-ba137ca83334.mp3)

## [#1402 - Karmengo Jaiak](https://ispilu-beltza.captivate.fm)

_2026-07-16 · Ispilu Beltza_

Uztailaren 16tik 19ra bitartean Donostiako kaian Karmengo jaietaz gozatzeko aukera izango dugu. Ispilu Beltzan egitaraua zein izango den ezagutu dugu Maddi Peña eta Izaro Lozanoren eskutik, jai batzordeko kideak dira biak. --- Del 16 al 19 de julio podremos disfrutar de las Fiestas del Carmen en el muelle de Donostia. En Ispilu Beltza hemos querido conocer la programación y para ello hemos…

[Listen](https://episodes.captivate.fm/episode/cbcfd1a5-9ede-4cfb-8a3a-5f87f92c4189.mp3)

## [#1401 - San Telmo Gaua](https://ispilu-beltza.captivate.fm)

_2026-07-13 · Ispilu Beltza_

Ezagutzen duzue San Telmo museoa, ezta? Baina, noizbait izan zarete gauez? Hala bada edo ez bada San Telmo Gauaz gozatzeko aukera izango duzue uztailaren 18an. Proposamena nolakoa izango den jakiteko Arkaitz Olea ri galdetu diogi, bera da San Telmo Museoko bitartekaritza arduraduna . --- Conocéis el Museo San Telmo, ¿No? Pero, ¿Habéis estado alguna vez allí de noche? Sea así o no, este 18 de julio…

[Listen](https://episodes.captivate.fm/episode/074d1548-1da1-4334-a827-d72a7f72178c.mp3)

## [#1400 - Samantha Hudson eta Beldurrezko Astea](https://ispilu-beltza.captivate.fm)

_2026-07-09 · Ispilu Beltza_

Donostiako Beldurrezko Astea urriaren 30ean hasiko den arren, ezagutu berri dugu zein izango den 37. edizio honetako irudua: Samantha Hudson itsas izaki mutante bihurtua. Kartelaren sorreraren inguruan hitz egin dugu Josemi Beltranekin, Beldurrezko Astearen zuzendariarekin. --- La Semana Fantástica y de Terror de Donostia se celebrará el 30 de octubre, aunque acabamos de conocer cuál será la…

[Listen](https://episodes.captivate.fm/episode/1316a0f6-75c2-4f32-b953-700ebabbf713.mp3)

## [#1399 - Giza Liburutegiak](https://ispilu-beltza.captivate.fm)

_2026-07-06 · Ispilu Beltza_

Giza Liburutegia ekimena pertsonen istorioak ezagutzeko sarbidea da. Liburuak balira, haiekin konpartitzen diren minutuak kontakizun bilakatzen dira eta beste errealitate batzuk ezagutzeko aukera ematen digute. Uztailaren 7an eta 15an ospatuko dira hurrengo saioak eta Ispilu Beltzan ezagutu nahi izan ditugu, horretarako izan ditugu gurekin María Fernández Ezeiza, Plus 55 programaren…

[Listen](https://episodes.captivate.fm/episode/d7aafb2c-7efe-4464-8e93-42a468ce3059.mp3)

## [#1398 - Chernobil Elkartea eta udara](https://ispilu-beltza.captivate.fm)

_2026-07-02 · Ispilu Beltza_

Chernobil Elkartearen harrera programak 30 urte bete ditu aurten. Udara honetan 92 haur etorri dira Ukrainatik Euskal Herrira eta 15 umerentzat lehenengo esperientzia izango da. Ispilu Beltzan hobeto ezagutu nahi dugu nolakoa den Chernobil Elkartean egotea eta haurren esperientzia. Horretarako izan dugu gurekin Lide Álvarez, Chernobil Elkarteko kidea. --- El programa de acogida de Chernobil…

[Listen](https://episodes.captivate.fm/episode/1f83087c-659b-4bdf-b429-cddb2ec3adb1.mp3)

## [#1397 - Gure elikadura eta ingurunearekin lotura](https://ispilu-beltza.captivate.fm)

_2026-06-29 · Ispilu Beltza_

Zer lotura dago elikagaien, lurraldearen eta klimaren artean? Uste baino estuago lotuta dauden kontseptuak dira eta gaurkoan, Ispilu Beltzan, erlazio hori ulertu dugu Inma Batallarekin hitz egin eta gero. Bera BC3ko ikerlaria da eta UIK kurtsoetan parte hartuko du Alimentos, Territorio y Clima formakuntzarekin. --- ¿Qué relación hay entre los alimentos, el territorio y el clima? Se trata de una…

[Listen](https://episodes.captivate.fm/episode/6318c842-03e8-473d-b66b-dd5d5fa07ca0.mp3)

## [Prime Noise-Cancelling Picks (Sponsored)](https://crawlproof.com/a/abq7cwFjFbby)

_2026-06-29 · **Sponsored**_

Browse Prime-eligible, 4-star-and-up noise-cancelling earbuds with fast shipping and deals

## [Nondik hasi kontatzen](https://www.ivoox.com/nondik-hasi-kontatzen-audios-mp3_rf_175196005_1.html)

_2026-05-27 · Berria FM_

Euskal Herriko mugimendu feministaren hastapenak 1960ko edo 1970eko hamarkadetan ezarri ohi dira, baina abiapuntu hori bera auzitan jarri du Cira Crespo historialaren ikerlan batek: 1919an Maria Aizpuru atxilotuaren alde abiarazitako diru bilketa batek bestelakorik utzi zuen agerian. Hor ere bazen dardara feministarik dagoeneko. Eta eferbeszentzia kolektibo hori ez zen alferrik galdu gerora ere.…

[Listen](https://www.ivoox.com/nondik-hasi-kontatzen_mf_175196005_feed_1.mp3)

## [Nondik hasi kontatzen](https://www.ivoox.com/nondik-hasi-kontatzen-audios-mp3_rf_174333451_1.html)

_2026-05-27 · Berria FM_

Euskal Herriko mugimendu feministaren hastapenak 1960ko edo 1970eko hamarkadetan ezarri ohi dira, baina abiapuntu hori bera auzitan jarri du Cira Crespo historialaren ikerlan batek: 1919an Maria Aizpuru atxilotuaren alde abiarazitako diru bilketa batek bestelakorik utzi zuen agerian. Hor ere bazen dardara feministarik dagoeneko. Eta eferbeszentzia kolektibo hori ez zen alferrik galdu gerora ere.…

[Listen](https://www.ivoox.com/nondik-hasi-kontatzen_mf_174333451_feed_1.mp3)

## [Ukendu kolektiboa orbainei](https://www.ivoox.com/ukendu-kolektiboa-orbainei-audios-mp3_rf_173567508_1.html)

_2026-05-13 · Berria FM_

Bortxa matxisten lau erreparazio esperientziari buruzko azterketa sakon bat argitaratu du Mugarik Gabe elkarteak: Orbain kolektiboak. Hari buruzko azalpenak eman dizkigu Joana Etxano Gandariasbeitia kideak, eta haren eskutik aletu ditugu, besteak beste, erreparaziorako eskubideari, biktima edo bizirauleen unean uneko premiei eta indarkeria instituzionalari buruzkoak. El Salvadorreko Manuelaren…

[Listen](https://www.ivoox.com/ukendu-kolektiboa-orbainei_mf_173567508_feed_1.mp3)

## [Ahots gehiago letren erdigunean](https://www.ivoox.com/ahots-gehiago-letren-erdigunean-audios-mp3_rf_172686772_1.html)

_2026-04-29 · Berria FM_

Literaturaren historian gizon zuri mendebaldarrak izan du idazle figuraren esklusibotasuna; baina, oraindik ere bai? Berriki, galdera horren itzulian bueltaka eta galdezka aritu da Itziar Ugarte Irizar lankide, idazle eta editorea. Egungo literatur kanonaren auzia aztertzeko zenbait gako atera ditu azalera, eta, haiekin, kasik baiezta litezke zenbait dardara, mugimendu eta «garaipen partzial» ere.…

[Listen](https://www.ivoox.com/ahots-gehiago-letren-erdigunean_mf_172686772_feed_1.mp3)

## [Erotikaren esanahi guztiak](https://www.ivoox.com/erotikaren-esanahi-guztiak-audios-mp3_rf_171863427_1.html)

_2026-04-15 · Berria FM_

Hirugarrenez, Edurne Errea Nuño irakasle eta sexologoak boteretze erotikoaren eskola gidatu du Iruñeko Emakumeen Etxean. Plazeraz, desiraz eta sentsualitateaz gogoetatzeko abagunea zabaldu dute bertan, bai eta, batez ere, zaurgarri azaltzeko tartea ere. Erreskate lana egin dugu Berria FMn: gurean ere kabiarazi ditugu erotikari buruzkoak. Plazera plazaratzeak balio dezake ordena soziala iraultzeko?…

[Listen](https://www.ivoox.com/erotikaren-esanahi-guztiak_mf_171863427_feed_1.mp3)

## [Prekarizazioaren kontrako bultza](https://www.ivoox.com/prekarizazioaren-kontrako-bultza-audios-mp3_rf_170269336_1.html)

_2026-03-18 · Berria FM_

Izenburu alternatiboak bilatzen hasita, hona saio honi legokiokeena: Talaiatik ikusten dena (eta bi). Prekarizazioa da nagusi han eta hemen. Talaia Feministak ere horretan egin du azpimarra bere azken txostenean: bizitzen garestitzean ez ezik, bai eta prekaritatearen dimentsio emozional eta politikoan ere. Eta, hain justu, greba orokor (eta feminista) baten bezperan ikusi du argia saio honek…

[Listen](https://www.ivoox.com/prekarizazioaren-kontrako-bultza_mf_170269336_feed_1.mp3)

## [Haize zakarra eskuinetik](https://www.ivoox.com/haize-zakarra-eskuinetik-audios-mp3_rf_169385589_1.html)

_2026-03-04 · Berria FM_

Beste izenburu hau ere har lezake saio honek: Talaiatik ikusten dena (I). Talaia Feminista egitasmoak 2025ari buruz eginiko diagnostikoa hartu dugu abiapuntu, eta, lehenbiziko hurbilketa honetan, haien azterketan azpimarratutako ardatz batean jarri dugu arreta: eskuinera lerratzeko prozesuan. Nikole Ziarrustak lagunduta, eskuin muturraren gorakada, erreakzio patriarkala eta marko feminista…

[Listen](https://www.ivoox.com/haize-zakarra-eskuinetik_mf_169385589_feed_1.mp3)

## [Errutinak ez ditzan irentsi](https://www.ivoox.com/errutinak-ez-ditzan-irentsi-audios-mp3_rf_168527335_1.html)

_2026-02-18 · Berria FM_

Garai bertsuan heldu dira bi-biak. Iruñean, sexu erasoen kontrako protokoloaren gaineko gogoeta kolektiboa egin dute, eta hark dauzkan mugei eta zabaltzen dituen aukerei buruzko azterketa ondu du Kenia Corderok. Zornotzan, hilketa matxisten aurkako protokolo berritua aurkeztu du Emakumeen Mundu Martxak. Iratxe Alvarez eta Ekhi Petriati bidelagun, batari zein besteari erreparatu diegu Berria FMn.…

[Listen](https://www.ivoox.com/errutinak-ez-ditzan-irentsi_mf_168527335_feed_1.mp3)

## [Segurtasun kulturala medikuarenean](https://www.ivoox.com/segurtasun-kulturala-medikuarenean-audios-mp3_rf_167785480_1.html)

_2026-02-04 · Berria FM_

«Emakumeen, genero ez-normatiboen eta euskaldunen aurkako zapalkuntza eta bazterketa egiturazkoak dira; osasun sisteman txertatuta daude». Ospitale eta osasun etxeetan hainbat bazterkeria kasu atzemandakoa da Garbiñe Elizegi Narbarte, eta, batik bat, euskararen eta euskal kulturaren kontrako erasoekin eta genero diskriminazioarekin lotutako esperientziei behatu die, baita bi-biak loturik azaleratu…

[Listen](https://www.ivoox.com/segurtasun-kulturala-medikuarenean_mf_167785480_feed_1.mp3)

## [AI QA that opens fix PRs (Sponsored)](https://crawlproof.com/a/O46HQx3r9Mxu)

_2026-02-04 · **Sponsored**_

Run a browser QA from plain-English instructions; get GitHub issues and optional fix PRs.

## [Ikusezinak fokuratzea](https://www.ivoox.com/ikusezinak-fokuratzea-audios-mp3_rf_167021036_1.html)

_2026-01-21 · Berria FM_

Maria Luisa Elio, Mirentxu Loiarte, Mirentxu Purroy, Maite Arrieta, Ana Barandiaran, Yurre Ugarte, Yolanda Mazkiaran, Nere Pagola eta abar. Eta jarri eten puntuak gero. Emakume zinemagile mordoa dago eta izan da Euskal Herrian, baina gutxi batzuk bakarrik daude artxibo ofizialetan jasota. Gertatutakoa aztertu, hutsunea betetzeko ahalegina egin, eta ondorioak tesi batean bildu ditu Olatz Ovejero…

[Listen](https://www.ivoox.com/ikusezinak-fokuratzea_mf_167021036_feed_1.mp3)

