RSS Amplifier

News source

EnpresaBidea - Euskal Herriko enpresa egunkaria

Lurraldeko enpresa-ehunari begirada eraikitzailea eta herrialdeko eragile ekonomikoentzako informazio funtzionala, Euskal Herriko ekoizpen-sektorea bultzatzeko helburuarekin.

enpresabidea.eusSource feed ↗10 articles

Overdue Last read · last published · next check
Last read 6 hours ago, longer than this feed's 3 hours schedule.

Written by

Latest articles

Trumpek "inoizko gerra ekonomiko bortitzena" iragarri ostean, Txinak bide diplomatikoa eskatu du

Iranek dio Trumpen "gerra ekonomikoko" mehatxuak AEBren "aurrekaririk gabeko" krisiari erantzuten diola II. Mundu Gerraren testuinguruan Normandiako Lehorreratzea gertatu zen egunari 'D eguna' deritzo. Eta horri erreferentzia eginez, 'Ekonomiaren D eguna' izena jarri dio Donald Trumpek Iranen kontra martxan nahi duen horri. AEBko presidentearen hitzetan "inoiz abian jarritako gerra ekonomiko…

Europako gaztagileen urteko bilkura Markina-Xemeinen izango da

Urriaren 19tik 21era egingo da, eta izen-ematea zabalik dago jadanik Euskal Herriak lehen aldiz hartuko du Europako gaztagileen bilkura. Izan ere, XVI. edizioa Markina-Xemeneinen izango da urriaren 19tik 21era, Euskal esnekiak: tradizioa berrikuntzaren iturri lelopean. Leartikerrek sustatutako Esneki zentroak eta FACE Network Europako gaztagileen sareak antolatua, babesle izango ditu…

Atzerritarren bisitek bultzatu dute EAEko hotelen sarreren gorakada uztailean

Zenbatu diren 422.935 sarreretatik 248.810 atzerriko egoiliarrek egin dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa artean 629 hotel ireki zenbatzen dira egun, iaz 641 ziren bitartean. Gauzak hala, baina, hoteletako sarrerek gora egin dute uztailean Eustatek adierazitakoaren arabera. %7,7ko hazkundea izan da iazko hilabete berarekin erkatuz gero, 422.935 orotara. Ostatu gauetan ere sumatu da igoera, 893.078…

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek abuztu amaieran

Abuztuaren 28tik 30era bitartean egingo dute lanuztea Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek ez dute amore emango, hirugarren greba deialdia iragarri baitute abuztuaren 28rako. Lanuzteak gaueko 22:00etan hasiko dira, eta igandeko -abuztuak 30- gaueko 22:00ak arte iraungo du. Aurreko greben antzera, 16 gasolindegietako 150 langilek egingo dute lanuztea, une hartan denak bere horretan…

Abeltzaintza ustiategien bazka behar bereziak identifikatu ditu Eusko Jaurlaritzak

Gaiari buruzko inkestan antzemandako informazioa da, eta gaia jorratzeko irailerako deitu dute Bazka Mahaia. ENBAk, ENHEk eta UAGAk "harridura" helarazi dute, "prentsaren bitartez" izan dutelako "bileraren atzerapenaren" berri Bi aste igaro dira Eusko Jaurlaritzak iragarri zuenetik inkesta bat abiatuko zuela jakiteko zein bazka behar berezi zituzten EAEko abeltzainek kanpaina honetarako. Bazka…

Hondamendi naturalei aurre egiteko ekonomia gizartearen mesedetan

PDNA hondamendi osteko kalte eta beharren kalkulua egiteko erabiltzen den nazioarteko sistema da. Venezuelan, Kolonbian edo Indonesian izandako lurrikaren eragina neurtuko dute horrekin, adibidez Hondamendi bat gertatzean gauza asko izan behar dira kontuan erantzun ahalik eta aproposena emateko: hildakoak, desagertuak, kalte materialak, kalte ekonomikoak... XXI. mendeko lehen hamarkadan, UNDP…

EAEko okupazio-tasa %52,9koa izan zen 2025ean

Langabezia-tasa %7,2ra jaitsi zen, eta okupatutako biztanleen %75,8k zerbitzuen sektorean egiten zuen lan Eustaten arabera, 2025eko urtarrilaren 1ean EAEko 16 urtetik gorako biztanleen okupazio-tasa %52,9koa zen, aurreko urtean baino 0,5 puntu handiagoa. Udalerri txikiek izan zuten tasa handiena: 10.000 biztanletik beherako herrietan %54,8koa izan zen, eta 10.000 eta 40.000 biztanle artekoetan…

Avis enpresak milioi bat euroko isuna jaso du bezeroei kudeaketa-gastuak kobratzeagatik

Kontsumo Ministerioak abusuzko praktikatzat jo du bezeroei 33,88 eta 45 euro arteko errekarguak ezartzea Avis autoen alokairu enpresari milioi bat euroko isuna jarri dio Espainiako Gobernuak. Kontsumo Ministerioaren arabera, konpainiak kudeaketa-gastuak kobratzen zizkien euren autoa alokatu eta arauak hausteagatik isuna jasotzen zuten bezeroei. Errekargu hori 33,8 eta 45 euro artekoa izaten zen,…

Mihi urdinaren 3. serotipoa atzeman dute Barrundiako artalde batean

Tratamendua jaso ostean hobera egin du animaliak Arabako Foru Aldundiak baieztatu du mihi urdinaren 3. serotipoa topatu duela Barrundiako ardi ustiategi batean. Uztailaren amaieran atzeman zuten kasua, eta abuztuaren 14an baieztatu zuten ofizialki. Erasandako animalia txertoa jarrita zuten 200 ardi baino gehiagoko artalde batekoa da. Gaixotutako ardiak sintoma arinak izan zituen, baina tratamendua…

Eusko Jaurlaritzak EPE berria abiarazi du Administrazio Orokorrerako 461 plazekin

Izena emateko epea irailaren 16ra arte egongo da zabalik Gaur, asteazkenean, ireki dute EAEko Administrazio Orokorrerako bigarren Enplegu Publikorako Eskaintzan (EPE) izena emateko epea. Guztira, 461 plaza eskainiko dira, Eusko Jaurlaritzak "langile berriak hautatzeko bultzatzen ari den eredu berrian" oinarrituta. Sistema horretan, hautagaien ezagutzak ez ezik, haien trebetasunak ere hartuko dira…