RSS Amplifier

Podcast

Berria FM

Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariek gidatzen dute Berria FM podcasta. Hamabostean behin, aukera emanen du pausa bat egin eta bi astez gertatu direnei atzera begirakoa egiteko. Albisteak berrikusi, askotariko esparruetan dabiltzan emakumeen eta genero disidenteen ahotsei bozgorailua eman, eta azkurak eragin, behar denetan. Betaurreko moreak jantzita.

ivoox.comSource feed ↗10 episodes

Live Last read · last published · next check

Written by

Latest episodes

Saves to your Listen queue, to pick up on another day or another device.

Nondik hasi kontatzen

Euskal Herriko mugimendu feministaren hastapenak 1960ko edo 1970eko hamarkadetan ezarri ohi dira, baina abiapuntu hori bera auzitan jarri du Cira Crespo historialaren ikerlan batek: 1919an Maria Aizpuru atxilotuaren alde abiarazitako diru bilketa batek bestelakorik utzi zuen agerian. Hor ere bazen dardara feministarik dagoeneko. Eta eferbeszentzia kolektibo hori ez zen alferrik galdu gerora ere.…

Play

Nondik hasi kontatzen

Euskal Herriko mugimendu feministaren hastapenak 1960ko edo 1970eko hamarkadetan ezarri ohi dira, baina abiapuntu hori bera auzitan jarri du Cira Crespo historialaren ikerlan batek: 1919an Maria Aizpuru atxilotuaren alde abiarazitako diru bilketa batek bestelakorik utzi zuen agerian. Hor ere bazen dardara feministarik dagoeneko. Eta eferbeszentzia kolektibo hori ez zen alferrik galdu gerora ere.…

Play

Ukendu kolektiboa orbainei

Bortxa matxisten lau erreparazio esperientziari buruzko azterketa sakon bat argitaratu du Mugarik Gabe elkarteak: Orbain kolektiboak. Hari buruzko azalpenak eman dizkigu Joana Etxano Gandariasbeitia kideak, eta haren eskutik aletu ditugu, besteak beste, erreparaziorako eskubideari, biktima edo bizirauleen unean uneko premiei eta indarkeria instituzionalari buruzkoak. El Salvadorreko Manuelaren…

Play

Ahots gehiago letren erdigunean

Literaturaren historian gizon zuri mendebaldarrak izan du idazle figuraren esklusibotasuna; baina, oraindik ere bai? Berriki, galdera horren itzulian bueltaka eta galdezka aritu da Itziar Ugarte Irizar lankide, idazle eta editorea. Egungo literatur kanonaren auzia aztertzeko zenbait gako atera ditu azalera, eta, haiekin, kasik baiezta litezke zenbait dardara, mugimendu eta «garaipen partzial» ere.…

Play

Erotikaren esanahi guztiak

Hirugarrenez, Edurne Errea Nuño irakasle eta sexologoak boteretze erotikoaren eskola gidatu du Iruñeko Emakumeen Etxean. Plazeraz, desiraz eta sentsualitateaz gogoetatzeko abagunea zabaldu dute bertan, bai eta, batez ere, zaurgarri azaltzeko tartea ere. Erreskate lana egin dugu Berria FMn: gurean ere kabiarazi ditugu erotikari buruzkoak. Plazera plazaratzeak balio dezake ordena soziala iraultzeko?…

Play

Prekarizazioaren kontrako bultza

Izenburu alternatiboak bilatzen hasita, hona saio honi legokiokeena: Talaiatik ikusten dena (eta bi). Prekarizazioa da nagusi han eta hemen. Talaia Feministak ere horretan egin du azpimarra bere azken txostenean: bizitzen garestitzean ez ezik, bai eta prekaritatearen dimentsio emozional eta politikoan ere. Eta, hain justu, greba orokor (eta feminista) baten bezperan ikusi du argia saio honek…

Play

Haize zakarra eskuinetik

Beste izenburu hau ere har lezake saio honek: Talaiatik ikusten dena (I). Talaia Feminista egitasmoak 2025ari buruz eginiko diagnostikoa hartu dugu abiapuntu, eta, lehenbiziko hurbilketa honetan, haien azterketan azpimarratutako ardatz batean jarri dugu arreta: eskuinera lerratzeko prozesuan. Nikole Ziarrustak lagunduta, eskuin muturraren gorakada, erreakzio patriarkala eta marko feminista…

Play

Errutinak ez ditzan irentsi

Garai bertsuan heldu dira bi-biak. Iruñean, sexu erasoen kontrako protokoloaren gaineko gogoeta kolektiboa egin dute, eta hark dauzkan mugei eta zabaltzen dituen aukerei buruzko azterketa ondu du Kenia Corderok. Zornotzan, hilketa matxisten aurkako protokolo berritua aurkeztu du Emakumeen Mundu Martxak. Iratxe Alvarez eta Ekhi Petriati bidelagun, batari zein besteari erreparatu diegu Berria FMn.…

Play

Segurtasun kulturala medikuarenean

«Emakumeen, genero ez-normatiboen eta euskaldunen aurkako zapalkuntza eta bazterketa egiturazkoak dira; osasun sisteman txertatuta daude». Ospitale eta osasun etxeetan hainbat bazterkeria kasu atzemandakoa da Garbiñe Elizegi Narbarte, eta, batik bat, euskararen eta euskal kulturaren kontrako erasoekin eta genero diskriminazioarekin lotutako esperientziei behatu die, baita bi-biak loturik azaleratu…

Play

Ikusezinak fokuratzea

Maria Luisa Elio, Mirentxu Loiarte, Mirentxu Purroy, Maite Arrieta, Ana Barandiaran, Yurre Ugarte, Yolanda Mazkiaran, Nere Pagola eta abar. Eta jarri eten puntuak gero. Emakume zinemagile mordoa dago eta izan da Euskal Herrian, baina gutxi batzuk bakarrik daude artxibo ofizialetan jasota. Gertatutakoa aztertu, hutsunea betetzeko ahalegina egin, eta ondorioak tesi batean bildu ditu Olatz Ovejero…

Play