BERRIA euskarazko egunkari nazionala da, irakurleei mundua eta Euskal Herria ulertzen laguntzen duen kazetaritza bat eskaintzen diena. Kalitatezkoa, fidagarria eta independentea.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko ordezkariek Irungo Udalak egindako proposamen bat onartu dute gaur, Oiartzunen egin duten bilera batean; berehalakoan jarriko dituzte indarrean.
Neska bati gozoki denda batean egindako erasoak ikertzen hasi ziren poliziak ekainean; ikertu ahala, 2020ra arteko kasuak atzeman dituzte. Behin-behinean preso dago gizona. 22 urte ditu. Erasoak «bereziki larriak» direla esan du Segurtasun Sailak.
Beste eraikin bat zabalduko du museoak, hirugarrena, eta urriaren 6tik 13ra bitarte egingo dute inaugurazioa. Baina eguna iritsi arte eta abuztuaren 30etik aurrera, itxita egongo da. Inaugurazioaren astean doakoa izango da sarrera.
Zelenskik salatu du «denbora luzez prestatutako erasoa» izan dela goizaldekoa. Ukrainak jaurtitako zazpiehun drone baino gehiago eraitsi ditu Errusiako armadak.
Talde feministak Bilboko konpartsekin bat egin du Aste Nagusian eraso matxistei, LGTBIfobikoei eta arrazistei erantzuteko. Etzi, txupinazo feminista izango dute Kaskagorriren konpartsan, 16:30ean, jaien hasiera ofiziala baino lehen.
AEBetako presidenteak mehatxu egin du: Teherani laguntzen dioten herrialdeek ere «egundoko ondorioak» pairatuko dituzte. Araghtxi Irango Atzerri ministroak esan du «porrota» AEBei ekarriko diela operazio horrek.
UAGA, Enba eta EHNE sindikatuek uste dute deialdia «berandu» datorrela, eta «berehalako neurriak» hartzeko eskatu dute. Jaurlaritzak inkesta egin die abeltzaintzako 435 ustiategiri, bazka beharrak detektatzeko.
Sormen ariketa bat da, funtsean: imajinatzea txosna bat marrazkilari baten tailer bihurtu daitekeela. Bi izaera horiek uztartu ditu-eta Hor Dago Abante konpartsaren etxeak azken egunetan. Oraindik edalontzirik gabe eta garbi-garbi dagoen barraren gainean lauzpabost esprai agertu dira bat-batean, hozkailuetako baten ondoan egin diete tokia pintura pote mardul bati eta makila luze bati, eta datafono…
Realak asteazkenean jokatuko du Txapeldunen Ligako atariko lehen partida, Londresen. Txuri-urdinek estu hartu nahi dute Chelsea, eta Cecilia Marcos eta Nahia Aparicio jokalariek esan dute gogotsu eta ilusioz daudela.