Edukira joan

Colossus (ordenagailua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Colossus (ordenagailua)
Fabrikazioa
FabrikatzaileaPost Office Research Station (en) Itzuli
GaratzaileaTommy Flowers (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Historia
Sorrera1943ko abendua
Amaiera2000
Sorrera1943

Colossus kode-hausle britainiarrek 1943-1945 urteetan garatutako konputagailu multzoa izan zen, Lorenz zifratzailearen kriptoanalisian laguntzeko.[1] Kolosok balbula termoionikoak (huts-hodiak) erabili zituen eragiketa boolearrak eta kontaketa-eragiketak egiteko. Colossus izan zen munduko lehen ordenagailu programagarri, elektroniko eta digitala, nahiz eta etengailu eta entxufeen bidez programatu zen, eta ez gordetako programa baten bidez. [2]

General Post Office (GPO) ikerguneko Tommy Flowers telefono-ingeniariak diseinatu zuen,[1] Max Newman matematikariak Bletchley Parkeko Government Code eta Cypher Schoolen (GC&CS) garatutako planak oinarri hartuta.

Alan Turingek kriptoanalisian probabilitatea zelan erabili zuen jakiteak ere (ikus Banburismus) diseinuan lagundu zuen. Batzuetan, oker esan izan da Turingek Colossus diseinatu zuela Enigmaren kriptoanalisiari laguntzeko.[3] (Enigma deskodetzen lagundu zuen Turingen makina Bombe elektromekanikoa izan zen, ez Colossus).[2]

Lorenz SZ42 zifratzeko makina, bere estalkiak kenduta, Bletchley Parkeko Konputazioaren Museo Nazionalean

Prototipoa, Colossus Mark 1, 1943ko abenduan lanean ari zen eta 1944ko hasieran Bletchley Park-en erabiltzen ari zen.[1] Horren hobekuntza izan zen Colossus Mark 2, desplazamendu-erregistroak erabiliz bost aldiz azkarrago zebilen, 1944ko ekainaren 1ean hasi zen lanean, D egunean Normandiako lehorreratzerako parte hartzeko garaiz. [6] Gerra amaitzerako hamar Colossus erabiltzen ari ziren eta hamaikagarren bat enkargatzen ari ziren. [6] Bletchley Parkek makina horiek erabiltzeari esker, aliatuek maila handiko inteligentzia militar ugari lortu zuten Alemaniako Goi Komandoaren (OKW) eta bere armadaren aginduen artean atzemandako irrati-telegrafiako mezuetatik Europa osoan zehar.

Colossus makinen existentzia sekretupean mantendu zen 1970eko hamarkadaren erdialdera arte.[4] Makina guztiak, bi izan ezik, hain zati txikietan desmuntatu ziren, non ezin izan zen haien erabilera ondorioztatu. Atxikitako bi makinak, azkenean, 1960ko hamarkadan desegin ziren. 2024ko urtarrilean, GCHQk argazki berriak atera zituen, Colossus birmoldatua erakutsi zutenak Bletchley Parkeko eraikinen oso bestelako ingurune batean, ustez GCHQ Cheltenhamen. [9] Mark 2 Colossus baten berreraikitze operatiboa 2008an amaitu zuten Tony Sale eta boluntario talde batek; The National Museum of Computing at Bletchley Park erakusketan dago ikusgai.[5][6][7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 «Colossus» The National Museum of Computing.
  2. 1 2 Copeland, Jack. «Colossus: The first large scale electronic computer» Colossus-computer.com.
  3. Golden, Frederic. (29 March 1999). «Who Built The First Computer?» Time 153 (12).
  4. Preneel, ed. «Colossus and the German Lorenz Cipher – Code Breaking in WW II» Advances in Cryptology - EUROCRYPT 2000: International Conference on the Theory and Application of Cryptographic Techniques Bruges, Belgium May 14-18, 2000, Proceedings. in: Lecture Notes in Computer Science. Springer, 417 or.  doi:10.1007/3-540-45539-6_29. ISBN 978-3540675174..
  5. «coltalk_2» Codesandciphers.org.uk.
  6. Campbell-Kelly, Martin. (31 August 2011). «Tony Sale obituary» The Guardian.
  7. Colossus – The Rebuild Story. The National Museum of Computing.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]